2026/11/14 09:30 - 12:00

Uribe Kostako Mankomunitateak eskualdeko eskalada topaketa antolatuko dute azaroaren 14an

Uribe Kostako Mankomunitateak eskualdeko eskalada topaketa antolatuko dute azaroaren 14an
Urdulizko Santa Marina Haitzetan, Uribe Kosta

Uribe Kostako Mankomunitateak mintzaeskaladan parte hartzeko izen emateko epea zabaldu du. Topaketa azaroaren 14an egingo dute, Urdulizeko Santa Marinako haitzetan, goizeko 9:30ean. Aurreratu dutenez, katu-oinak beharrezkoak izango dira, eta, arnesa izanez gero, hura ere eramatea eskatu dute. Gainera, eskaladan apur bat ibilia izatea gomendatzen dute. Plazak mugatuak izango direnez, izena esteka honen bidez eman beharko da. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun