Aritza Bergara idazlea da, eta euskal kulturari eta mitologiari lotutako ekimen berrien sortzaile eta bultzatzailea ere bada. Bere lanaren bidez, sinesmen eta ohitura horiek zabaltzen eta zaintzen saiatzen da, kontsumismoaren eta indibidualismoaren aurrean, betiko ohiturak berrien artean gal ez daitezen.
Lan horren barruan, ikastaroak ere ematen dituela azaldu du. Gaur, Berangoko UNEDen eskutik, 15 orduko ikastaroa ematen hasiko da. Sei saio izango dira, eguenero, abendura arte, euskal mitologia sakonean ezagutzeko helburuagaz. UNEDek adierazi duenez, ikastaro "arrakastatsuena" izan da; beraz, Bergarak ere gogoz itxaroten duen ikastaroa izango da.