Izan ere, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu HIRUKAlagunen artean. Hortaz, zozketako bi irabazleek lagun bana eroan ahal izango dute partidara.
Parte hartu gura duten HIRUKAlagunek azaroaren 9a, astelehena, baino lehen eman beharko dute izena. Ez galdu aukera Euskal Selekzioa San Mamesen ikusteko!
Oraindino ez zara HIRUKAlagun? Egin bat gugaz!
HIRUKAk egunero Uribe Kostako albisteak euskaraz eskaintzen ditu, doan eta herritar guztien eskura. Baina kalitatezko tokiko kazetaritza egiteak baliabideak behar ditu, eta horretarako ezinbestekoa da irakurleen babesa.
Urtean 35 eurotik aurrera HIRUKAlagun egin zaitezke, eta gure proiektuari laguntzeaz gain, hainbat abantaila izango dituzu: opari eta sarreren zozketetan lehentasunez parte hartzeko aukera, aldizkaria hilero PDFan jasotzea, asteko albiste eta planen berri posta elektronikoz izatea eta ongietorri-opari bat jasotzea. Gainera, gura izanez gero, aldizkaria etxean ere jaso dezakezu, doan.
Zure laguntzagaz, Uribe Kostako euskarazko kazetaritzak aurrera egiten jarraituko du.
Zu zara giltza! Prentsa euskaraz, pentsa euskaraz!