Egitaraua

Azaroaren 11n, Uribe Kosta etxebizitzaren alde mobilizatuko da

Laura Fontalba Colomo

Uribe Kostatik Bilboko mobilizaziora joateko hitzordua ere antolatuko dute.

Azken asteotan, azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko, hainbat herri-asanblada egin dituzte Uribe Kostan. Tokiko Etxebizitza Sindikatuak adierazi duenez, etxebizitzarako eskubidea bermatzeko, espekulazioaren eta errentismoaren aurka borrokatu beharko da. Horretarako, antolakuntza ezinbestekoa dela uste dute. Beraz, grebagaz eta mobilizazio-deialdiakaz bat egiteko deia ere egin dute, Uribe Kostako hainbat herritan jarduerak antolatuta.

Egitaraua:

Getxo

  • 07:00 Pikete informatiboak, Bihotz Alain.
  • 09:30 Gosaria, Bihotz Alain.
  • 10:30 Bilboko mobilizaziora joateko hitzordua.
  • 18:30 Manifestazioa, Bihotz Alain.

Itzubaltzeta/Romo

  • 07:00 Pikete informatiboak, Santa Eugenia plazan.
  • 08:00 Grebalarien topaketa, Santa Eugenia plazan.
  • 09:00 Gosaria eta txokolate- jana, Santa Eugenia plazan.
  • 10:30 Bilboko mobilizaziora joateko hitzordua, Areetako metroan.
  • 11:45 Algortako bizikleta-martxagaz bat egitea, Santa Eugenia plazan.
  • 18:00 Manifestazio bateratua, Santa Eugenia plazan.

Ordua zehaztu barik - Bazkari autogestionatua.

Erandio eta Astrabudua

  • 07:00 Pikete informatiboak, Astrabuduko eta Erandioko metro-sarreretan.
  • 09:00 Bilborako oinezko martxa, Los Ochos auzoko bizilagunakaz, Altzagatik abiatuta.
  • 10:30 Bilboko mobilizaziora joateko hitzordua.
  • 18:00 Manifestazioa, Los Ochos auzoan.

Sopela

  • 07:45 Gosari grebalaria, Kuren tabernan.
  • 08:30 Piketea, Sopelako frontoitik abiatuta.
  • 10:30 Bilboko mobilizaziora joateko hitzordua, Sopelako metro-geltokian.
  • 18:00 Mobilizazioa, Sopelako udaletxean.

Bilbo

  • 12:30 Bizkaiko manifestazio bateratua, Arriaga plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun