GREBA OROKORRA

Etxebizitza eskubidea aldarri, Uribe Kosta kalera!

Azaroaren 11ko greba orokorrak etxebizitzaren arazoa jarri du erdigunean. Hego Euskal Herri osoan egin dituzte mobilizazioak, etxebizitza duina izateko eskubidea bermatzea eta espekulazioari aurre egitea aldarrikatzeko. Uribe Kostan ere bat egin dute deialdiagaz, eta hainbat herritan antolatu dira protestak eta ekimenak.

Grebaren aldarrikapen nagusien artean etxegabetzeak etetea, alokairuen prezioak mugatzea eta etxebizitzak herritarren beharren arabera antolatzea egon dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun