Bideoak

Etxebizitzaren krisiak kaleak astindu ditu

Azaroaren 11ko greba orokorrak etxebizitzaren aldeko aldarrikapenak kalera eraman ditu. Uribe Kostako herritarrek ere bat egin dute mobilizazioakaz, etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko eta egungo egoerari irtenbideak eskatzeko.

Alokairuen prezioen igoera, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak eta etxegabetzeak izan dira protesten ardatz nagusietako batzuk. Mobilizazioen bidez, etxebizitza negozio-iturri izan beharrean oinarrizko eskubidea dela aldarrikatu dute parte-hartzaileek, eta erakunde publikoei neurri eraginkorrak hartzeko eskatu diete.

Hona hemen greba egunak utzitako irudien laburpena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun