Ekimenaren helburua etxerik gabeko pertsonen egoera hobeto ezagutzea da, etxebizitza-bazterkeriaren errealitatea ikusarazteko eta horren inguruko informazioa biltzeko. Horrelako zenbaketetan, boluntarioek udalerrietako kaleak zeharkatzen dituzte gaua bertan igarotzen duten pertsonak zenbatzeko. Bildutako informazioak etxebizitza-bazterkeriaren inguruko ikerketak eta gizarte-politikak bideratzen laguntzen du.
Horretarako, herritarren laguntza ezinbestekoa izango da. Antolatzaileek boluntario gisa parte hartzeko deia egin dute, eta interesa dutenek zenbaketa egin gura duten udalerriaren arabera eman beharko dute izena. Getxon parte hartu gura dutenek hemen eman dezakete izena; Leioan aritu gura dutenek, esteka honetan; eta Barrikan, Berangon, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan edo Urdulizen lagundu gura dutenek, Uribe Kostako formularioaren bidez.