Neguko ostatu-zerbitzua prest dago etxerik gabeko pertsonentzat

Zerbitzua 2027ko martxoaren 31ra arte egongo da erabilgarri.

Hotzari eta eguraldi txarrari aurre egiteko, kalean lo egiten duten pertsonek gaua aterpean igarotzeko aukera izango dute martxoaren 31ra arte. Berangon eta Algortan eskainiko dute zerbitzua.

Tenperatura bost gradura edo beherago jaisten denean zabalduko dituzte aterpeak, baita Euskalmetek euriagatik edo haizeagatik alerta laranja edo alarma gorria ezartzen duenean ere.

Halakoetan, hiru gau jarraian aterpean lo egiteko aukera izango dute etxerik gabeko pertsonek, eta eguraldi txarrak jarraituz gero, egonaldia luzatu ahal izango dute. Gaueko 21:00etatik 22:00etara sartu ahal izango dira, eta goizeko 09:00etan irten beharko dute. Lo egiteko ohea eta edari bero bat eskainiko dizkiete bertan.

Gizonek Berangon igaro ahal izango dute gaua; emakumeek, berriz, Algortako Argitzean gaueko harrera-zentroan. Bi guneetan lekurik ez badago, ostalaritza-establezimenduetara joko dute, inork eguraldi txarraren ondorioz gaua kalean igaro behar ez izateko.

Zerbitzua 2027ko martxoaren 31ra arte egongo da erabilgarri.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun