Bigarren eskuko aukerak

Orain dala urte batzuk hasi nintzen bigarren eskuko produktuak salerosteko aplikazio bat erabilten; momentu horretan saltzeko erabili neban, handia zan eta ondo egoan altzari bat bota gura ez nebalako.

Erosleari asko gustau jakon, oso pozik egoala esan eta, antza, erabilgarria izan jakon. Esperientzia ona izan zanez, aurrerago bestelako kontuak saltzera be animau naz. Batzuk arin saldu izan dodaz; beste batzuk oraindino eroslearen zain dagoz. Eta beste pertsona batzukaz tratua eukitean, gai horretan be trebatzen joan naz eta erosle-motak ezagutu: bai ala bai prezio merkeagoa lortu gura dabenak, negoziatzeko prest dagozanak, kopletan dabilzanak, gauzak argi esaten dabezanak…

Orain dala hilabete batzuk, ni bihurtu naz bigarren eskuko produktuen erosle. Batetik, merkeago lortzeko aukereagaitik, eta, bestetik, nahi izanez gero, etxean edo etxetik hurbil jasoteagaitik. Eta konturatu naz aukera on-ona dala eta, bide batez, kontsumismoa eteteko be balio dauala. Eta horixe bera esan deuste saltzaile askok: ondo eta erabilteko moduan dagoana, bota beharrean, beste baten eskuetan ixteaz pozten dirala. Azken batean, horixe izan beharko litzateke helburua, irabazi handia lortzearen ganetik.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun