Adimen Artifizialak menderatutako etorkizun distopiko batean, Amalur agertzen da Lurretik eta bere emozioetatik urrundu den gizateria esnatzeko. Ikuskizun honek dantza, laser argiak eta teknologia berriak uztartzen ditu, gizakiaren eta artifizialaren arteko harremana aztertzen duen proposamen bisual batean, nortasunaz, kontzientziaz eta teknologiak gure bizitzetan duen zereginaz gogoeta egitera gonbidatuz.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, azaroaren 14an (zapatua), arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 8a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.