"Argiaren Basoa" esperientziaz gozatzeko sarrerak ditugu!

"Argiaren Basoa" esperientziaz gozatzeko sarrerak ditugu!

Argiaren Basoa gauez egiten den murgiltze-esperientzia artistiko bat da, basoan zehar ibiltzen egiten dena, naturan integratutako argi- eta soinu-instalazioen artean.

Astiro begiratzera, ingurua entzutera eta gaua beste sentsibilitate batetik ezagutzera gonbidatzen duen ibilbide bat da.

Ez da argiaren jaialdia ezta ohiko ikuskizuna ere, basoaz beste modu batera gozatzeko pentsatutako ibilaldi sentsoriala baizik.

Ez galdu aukera eta parte hartu zozketan!

 

Zozketan parte hartu gura baduzu, abuztuaren 30a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

Epea: 2026/08/30 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?