"Bizardunak" kontzertuan ikusteko aukera duzu!

"Bizardunak" kontzertuan ikusteko aukera duzu!

Agur esango du Bizardunak banda, inork espero ez zuen gira batekin. Nahaspilaz, izerdiz eta arrastoa utzi zuten kantuez betetako hainbat urte eta gero, beren estilora agur esateko momentua iritsi da. Inoiz egin ez zen agurra izango da hau, zahartu orduko, ukabila altuan eta mugikorra (aldi batez) poltsikoan. Antzerki-kontzertu bat, non dena gerta daitekeen eta axolagabe utziko ez gaituen. Agur esatea, memoria kontua ere baita. Eta erresistentzia kontua ere bai.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, abenduaren 6an (zapatua), arratsaldeko 21:00etan. Zutik egoteko ikuskizuna da.

Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 25a (martitzena) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2025/11/25 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?