Hondartzan dabilen gizon batek ageriko arrazoirik gabeko hilketa bat egiten du: Hilketa hau aldez aurretik pentsatua ala ustekabekoa izan zen? Albert Camusen ‘El extranjero’ eleberriko protagonistaren prozesu judiziala simulatuko duen % 100eko obra parte-hartzailea, publikoa epaiketa publiko bat eraikitzeko gidatuko duena. Salaren barruan, rol guztiak egongo dira ordezkatuta: epailea, fiskala, defentsa, lekukoak, herri-epaimahaia eta krimenaren akusatua Mersol jauna.
ADI!
Ikuskizun honen edukiera mugatua da. 150 eserleku daude salgai, eta horietatik 30 eszenatokian egongo dira. Azken horiek morez markatuta daude erosketa-planoan. Oraingo honetan, mugikortasun urriko pertsonentzako hiru plaza jarriko dira, eta, ikuskizunaren ezaugarriak direla eta, horiek eszenatokian ere jarriko dira.
Iraupena: 95 min. 13 urtetik gorakoentzat.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, otsailaren 28an, barikuan, 20:00etan, eta sarrera bikoitzak zozkatzen ditugu.
Zozketan parte hartu gura baduzu, otsailaren 23a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.