Getxo Jazzen, Seada Quartet (talde lehiaketa) eta James Carter Organ Trio ikusteko sarrera bikoitza zozkatzen dugu

Getxo Jazzen, Seada Quartet (talde lehiaketa) eta James Carter Organ Trio ikusteko sarrera bikoitza zozkatzen dugu

JAMES CARTER ORGAN TRIO

Kritika eta publikoa bat datoz James Carter benetako urakan musikal gisa deskribatzerakoan. Detroiteko saxofoi-jotzaileak merezitako ospea lortu zuen Billie Holiday, Django Reinhardt edo Coltrane bezalako maisuen lan ezagunen bertsioen bitartez. Getxora ekarriko duen Organ Trio taldeak banaketa instrumental paregabea darama. Alex White bateria-jotzailea, konplexua eta sentikorra, eta Gerard Gibbs teklatu-jotzailea, bere trebetasun teknikoarekin Hammond B3 organora arituko dira. Potentzia fisiko miresgarriko zuzenekoa, jazz zabalduaz gozatu ahal izango dugu funk gogorrenaren lurralderaino.

Talde Lehiaketa: Seada Quartet

Lois Rivera saxofoi-jotzaile galiziarraren gidaritzapean, Martín Oterok (pianoa), Miguel Piñeirok (kontrabaxua) eta Esteban Lavignek (bateria) osatzen dute laukotea, taldekide  guztiak A Coruñako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan trebatuak direla. Soinu modernoa  duen konbo da eta bere lanean musika-espektro zabal baten aztarnak ikus daitezke, instrumentista bakoitzaren ekarpenen ondorioz.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna (Ereaga aretoa) , uztailaren 3an, eguaztenean, gaueko 21:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, ekainaren 26a (eguaztena) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

  • Urtza U.
  • Miren Argiñe H.