Getxo Jazzen, Talde Lehiaketako irabazlea eta Bill Frissell Trio ikusteko sarrerak zozkatzen ditugu

Getxo Jazzen, Talde Lehiaketako irabazlea eta Bill Frissell Trio ikusteko sarrerak zozkatzen ditugu

BILL FRISELL TRIO

Karrera luzea eta emankorra izan arren, hirukoteko formatua zerbait berria da Frisellentzat. Gitarristak berak ziurtatzen du formazio mota honek zehaztasun matematikoa eskatzen duela eta jazzari oreka handia ematen diola. Erronka horri, ohiko dituen bi musikarirekin aurre egiten dio: Tony Scherr (baxua) eta Kenny Wollesen (bateria). Inprobisazioan interaktibo gisa defini dezakegun proposamena da hau, zuzeneko fresko eta harrigarriak eskaintzen dituena.

Betiko lez, jaialdiaren azken egunean, Talde Lehiaketako irabazlea izango dute aurretik.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna (Ereaga aretoa) , uztailaren 7an, domekan, gaueko 21:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, ekainaren 26a (eguaztena) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

  • Javier D.
  • Igotz D.