Getxo Jazzen, Gerard Chumilla Quintet (talde lehiaketa) eta Rosenwinkel Turner Street Ballard ikusteko sarrera bikoitza irabazi!

Getxo Jazzen, Gerard Chumilla Quintet (talde lehiaketa) eta Rosenwinkel Turner Street Ballard ikusteko sarrera bikoitza irabazi!

ROSENWINKEL-TURNER-STREET-BALLARD

Erraza da pentsatzea Filadelfiako gitarrista ospetsuak gidatutako konbo berri baten aurrean gaudela, baina atseginez aurkeztu nahi dizuegu Kurt Rosenwinkel, Mark Turner (saxoa), Ben Street (baxua) eta Jeff Ballard (bateria) osatutako talde bikain hau. Jazz garaikideko izen handiko lau artista hauek birtuosismoa eta gustu ona bateratzen dituzte, modernitatea tradizioarekin uztartuz eta jarrera moldakor zein naturala eskainiz. Bidaia-lagunak direnak, banaka, ereferente izan dira beti eta osteko hainbat belaunaldi eta jatorri anitzeko musikarietan eragin handia izan dute.

Talde Lehiaketa: Gerard Chumilla Quintet

Duela urtebete baino gutxiago hasi zen Espainia, Frantzia eta Belgikako talentu gazteek osatutako boskotea. Jazz estandarrak zein musika originala interpretatzen dituzte, Gerard Chumilla saxofoi jotzaileak konposatua, betiere bere sustraiak gogoratzeko asmoz, eta duela gutxi argitaratu dute beren lehen lana.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna (Ereaga aretoa) , uztailaren 5ean, eguaztenean, gaueko 21:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, ekainaren 26a (eguaztena) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

 

 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

  • Jasone I.
  • Egoitz S.