Maitanek plan bat du: Basakabi “bigarren aukeren” udaleku bihurtzea. Garaziri ezer esan gabe, arazo eta zor zaharrekin datozen gazteak iristen hasten dira, eta giroa berehala aldatzen da. Uda korapilatu egiten da bizikidetza astintzen duten ikasle berriekin eta sareetan informazioa zabalduta nahasmena eragiten duen Kuxkuxero misteriotsuarekin. Maitasunak, anai-arreben arteko talkak, ustekabeko mendekuak eta dena baldintzatzen duten erabakiak istorio bizi eta gertuko baten ardatz izango dira.
Abisu bat ikusle fotosentikorrentzat: eszena batzuetan argi kliskatzaileak edo formadunak erabiltzen dira (argi estroboskopikoak, patroi errepikakorrak edo distira aldaketa azkarrak), ikusle fotosentikorrei eragin diezaieketenak.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, maiatzaren 10ean (domeka), arratsaldeko 16:30ean.
Zozketan parte hartu gura baduzu, maiatzaren 3a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.