Konpainia getxotarrak gorputzaren barne-mundua eta objektuen bidez arakatzen dituzten bi dantza pieza garaikide aurkezten ditu. Bi gorputzek Hitzen artean bakarrizketa interpretatuko dute, eta emakume bat liburu baten irakurketan murgilduko da bere pentsamenduekin nahasiz. BurrV piezak, aldiz, bulkadez hitz egiten digu: itzalpeko desioak pitzadura bat aurkitu bezain pronto ihes egiteko prest dagoen instintuaz.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, ekainaren 4ean (eguena), arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, maiatzaren 17a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.