Ibaizabalen eskutik, Zirimiri bildumako azken nobedadeak ditugu zozkagai: "Planeta berria", "Amonaren gordelekua" eta "Guardasolak euria nahi du". Hiru liburuak 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta aukera paregabea da irakurmena ere euskaraz egiteko! Jorge Llangil, Nerea Ansó, eta Patxi Zubizarreta idazleek zuen haurrek euskaraz irakurtzen goza dezaten lan eder hauek sortu dituzte.
Ez galdu aukera eta eman izena zozketan!
Zozketan parte hartu gura baduzu, abenduaren 15a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Eman izena zozketan parte hartzeko