Kalakan & Musikaliaren kontzerturako sarrera bikoitzak zozkatzera goaz

Kalakan & Musikaliaren kontzerturako sarrera bikoitzak zozkatzera goaz

Hirukote arrakastatsuak soinu-espazio paregabea sortzen du, non tradizioa garaikidearen freskotasunarekin uztartzen den. Denboraren desafioa egiten duen a capella kantuarekin perkusioak erabiltzen dituzte, txalaparta, txirula, tobera, panderoa, xilintx… bezalako instrumentu tradizionalekin batera. Akorde bakoitzak emozio sakoneko mundu batera eramango du publikoa, eta iragana eta oraina musikaren bidez hitz egingo dute, Andrés Isasi Musikalia Bandarekin batera askotariko errepertorioarekin.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, ekainaren 21ean, zapatuan,  20:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, ekainaren 15a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2025/06/15 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?