Loraldia festibala "Hezur berriak"

Loraldia festibala "Hezur berriak"

Saio honetan Ane Labakaren lehen poema liburuaren testu hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. “Hezur berriak” poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu. Bertso saio literario honek, beraz, aukera bat izan nahi du ama diren bertsolariekin batera hori dena oholtzaratzen saiatzeko.

Sarrera bikoitz bat zozkagai!

Biran izango da ikuskizuna, martxoaren 9an (astelehena), arratsaldeko 19:30ean.

Zozketan parte hartu gura baduzu,  martxoaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa..

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2026/03/01 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?