Maitasun idealaren gainbera ospatzen duen manifestu poetiko musikatua dugu “Maitasuna eta ez nahikoa” sormen berria. Hitza eta musika uztartzen dituen emanaldia. Oholtza gainean hitza, soinua, argia eta bi gorputz. Performatutako gorputzen eta deformatutako soinuen agora bat. Hitzekin jolastu eta soinuz lokaztu. Doinu printzak, printze eta printzesarik gabe. Ahotsaren hotsak, boza altuak eta altabozak.
Sarrera bikoitza zozkagai!
Bidebarrieta Liburutegian izango da ikuskizuna, martxoaren 26an (osteguna), arratsaldeko 19:30ean.
Zozketan parte hartu gura baduzu, martxoaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa..
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.