Loraldia Festibala: Ruper Ordorika eta Mugalariak

Loraldia Festibala: Ruper Ordorika eta Mugalariak

Ruper Ordorikak aurkeztuko du zuzenean “Lurra ikutu barik” diska berria. Album berri honek osatuko du dagoeneko 20 diskatik gora heldu den bere ibilbidea. Hamaika kantu berri dakartza album berria. Hamaika abesti eder eta iradokitzaile, egileak ohi duen bezala, eta, aldi berean, inoiz baino urrutiago eramango gaituztena. Musikari handi baten lan berria. Aurkezpenerako bere Mugalariak taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).

Sarrera bikoitza zozkagai!

Arriaga Antzokian izango da ikuskizuna, martxoaren 22an (domeka), arratsaldeko 19:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu,  martxoaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa..

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2026/03/01 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?