"R & J" antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea

"R & J" antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea

R & J  Shakespeareren maitasun tragikoaren eta orainaldiko loturen arteko elkarrizketa da. Maitasunaz hitz egiteko abiapuntua da, emozioen arintasuna, sare sozialak eta maitatzeko modu ugari dauden garaietan. Garai guztietako maitasun-istorio ospetsuenaren berrikuspena da, egungo ikuspegi aske, garaikide eta zirraragarritik. Maitasun-paradigma berri baten bilaketa grinatsua da. Gaur egun, Veronako balkoia telefono-pantaila bat da, eta maitasun erromantikoa erortzear dagoen jokabide-eredu bat.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, abenduaren 12an (barikua), arratsaldeko 20:00etan. 

Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 30a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

  • Javier D.
  • Uxune I.
  • Ane L.
  • Alazne A.
  • Deiane A.