Jon hilerrira iritsi da, Brauliorekin batera bere lehen laneguna hasteko. Braulio eskarmentu handiko lurperatzailea da, erretiroa hartzeko zorian dagoena. Laster ohartuko da Brauliok oso modu berezian ulertzen duela bere lanbidea: hilarrik bakoitzaren atzean maitatu, beldurra izan, huts egin, amestu edo, besterik gabe, aurrera egiten saiatu zen norbait egon zen.
Benetako istorioen bidez — ezinezko maitasunak, gerra absurdoak, heroi anonimoak, ezohiko heriotzak, epitafio lotsagabeak eta ahaztutako bizitzak —, RIPek hilerria ustekabean umorez, musikaz, emozioz… eta bizitzaz betetako leku bihurtzen du.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, urriaren 8an (eguena), arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, irailaren 27a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.