Jendartea 2004-02-04 21:54

Udal ibilgailuak eta kalean abandonaturik agertzen direnak birziklatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Zaharkituak gelditzen direlako, Getxoko Udalak behar ez dituen ibilgailuak eta kaleetan abandonaturik agertzen direnak birziklatzeko kontratua esleitu du Udal Gobernu Batzordeak. Zerbitzu horren bidez, enpresa espezializatu baten eskuetan jarriko dituzte ibilgailu horiek, enkanteetan saltzeko edo erabiltzeko balio ez dutelako. Horrez gain, udalerriko kaleetan abandonaturik eta jaberik gabe agertzen diren ibilgailu guztiak, ere eramango dituzte. Gasturik gabeko zerbitzua da Udalarentzat.
  Jendartea 2004-02-02 22:10

Ikastetxeek txango ekologikoak egin ditzaten 22 mila euro eman ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol sailak, 22.476 euroko dirulaguntza onartu du udalerriko ikastetxe publikoen Gurasoen Elkartetako Federazioari emateko, horrek ingurumenarekiko egitasmoaren barruan egiten dituzten ekimenak aurrera eraman ditzan.

Lehenengo Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta dauden ibilbide ekologikoak egitea da xedea. Egitasmo berberak, baino Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak diruz lagunduta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleekin du jarraipena. Aipatutakoez gain, Helduen Hezkuntza Iraunkorraren bi taldek ere hartzen dute parte.
  Jendartea 2004-02-02 21:45

Zahartzaroaren negarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urteak arin pasaten dira eta ia konturatu gabe,haurtzaroa ahaztuta, gaztetasuna atzean hutsita eta heldutasuna oroitzapen bihurtuta gure bizitzako azkenengo etapara helduko gara, heltzeko aukera badogu noski: zahartzarora. Aipatzean hotzikara batek gogor astintzen nau. Zahartzora iristea baliteke sari ederra izatea baina, gaur egungo zaharren egoera kontutan hartuta ez nago ziur benetan bizi nahi dodan esperientzia hori.
  Jendartea 2004-01-30 00:07

Lurralde Planari begira, hutsik dauden etxeak baliatzea eskatzen du Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialari aurkeztuko dizkion alegazioak jakitera eman ditu gaur Getxo Biziak. Christian Reinicke plataformako kideak salatu duenez, etxebizitza hazkunde "ikaragarria eta neurrigabea" ekarriko du Bizkaiko Foru Aldundiko egitasmoak. Hori dela eta, udalerriko etxe hutsak baliatzea, herri barruko gunean beste bi mila egitea, eta gehien-gehienez, HAPOk planteatzen zituen beste horrenbeste eraikitzea "askoz gune txikiagoan", nahikoa litzatekeela diote, "udalerri osoa urbanizatu barik", getxoztar guztien etxebizitza eskubidea bermatu ahal izateko.

Horrekin batera, maiatzaren 25eko hauteskunde "ustelen" osteko "apartheid egoera eta demokrazia defizitaren ondorioz, LPPrenganako sektorerik kritikoenak (ezker abertzalea) ordezkaritzarik ez daukala" aprobetxatzea leporatu diete erakundeei, "urteetan gordeta egon den proposamena mahai gainean jartzeko" (Uztailaren 22an izan zen LPPren behin-behineko onarpena). Getxo Biziak salatu duenez, "eztabaidaren alde daudela lau haizetara aldarrikatzen duten bitartean", egitasmoa zertan datzan ez du azaldu Aldundiak, ezta Getxoko Udalak ere. Reinickek azaldu duenez, Getxo Biziak eta beste hainbat plataformek izan dira LPPren gaineko eztabaida publikoa bultzatu duten bakarrak. Are gehiago, "bere burua ezkertiartzat daukan" IU-EB alderdiaren jokabidea gogor kritikatu dute.
  Jendartea 2004-01-28 22:38

Getxon 4 urte = 4 gaztetxe: hauek botatzeko Udalak emandako argudioak ustelduta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxon gaztetxe baten beharra! Gure indarrak ahuldu nahian, gure ametsak zapuztu nahian, guri gazteria kendu nahian, gure izena desagertarazi nahian dabilen sistema baten aurrean aurkitzen gara; geroz eta handiago dirudien eta geroz eta bortitzago jokatzen duen sisteman. Honen aurrean, gazteok, espazio liberatua izango litzatekeen gaztetxea ikusten dugu irtenbide bezala. Ametsak gauzatu eta sistemari aurre egiteko tresna, beti ere espazio liberatu hau hasiera bat izanik, gero eredu hori sistema horren aurka erabiltzeko.
  Jendartea 2004-01-28 22:36

Hezkuntza eta Prestakuntzako Bigarren Azoka bihar eta etzi Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udalak antolatutako Hezkuntza eta Prestakuntzako Bigarren Azoka hartuko du, urtarrilaren 29an eta 30ean, Areetako Geltokiko enparantzak. Besteak beste, araututako hezkuntzako udalerriko 14 ikastetxek eta ez araututako 9 zentrok hartuko dute parte bertan; gurasoei eta ikasleei hauen guztien eskaintzaren berri ematea da azokaren helburua. Izan ere, laster Oinarrizko Hezkuntzako matrikulazio epea zabalduko da eta, horretaz gain, gazte askok euren ikastetxeak utzi eta Bigarren Hezkuntzako zentro batetara joan beharko dira, Iñaki Zarraoa alkateak gaur nabarmendu duenez.

Azoka goizez, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara, zabalduko ditu ateak. Arratsaldetan, hain zuzen ere, Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek alaituko dute euren musikarekin.
  Jendartea 2004-01-28 22:36

Trafiko arazoak konpontzeko, Arriluzen itsasgaineko erlaiza egitea eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Arriluzeko kaian "etengabe" ematen diren trafiko eta aparkaleku arazoak "lehenbeilehen" konpontzea eskatu du gaur Getxoko PPk. 2001ean egindako udalbatzan, itsaso gainean, kaia bere luzeeran zeharkatuko lukeen erlaiza eraikitzea proposatu omen zuten eurek, Marisa Arrue popularren bozeramaleak gogoratu duenez, baina atzera bota zen eskaera. Hori dela eta, proposamena "berriro ere kontutan hartzea", edo bestela, "udal zerbitzu teknikoek edota, lehiaketa bidez, bestelako enpresa batek azterketa egin dezala" eskatuko dute ostiraleko udalbatzan popularrek arazoa konpontzeko. Erlaizak "kaiako errepideak eta aparkalekuak handiagotzea ahalbidetuko luke", Arrueren hitzetan.
  Jendartea 2004-01-27 22:56

Udalerrian ez da adinduentzako eguneko zentrorik behar, Zarraoaren hitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pertsona nagusientzako Eguneko Egoitza berririk ez du behar udalerriak, momentu honetan, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak gaur adierazi duenez, "dagoen eskaintza eskaria baino handiagoa delako". Horrela, Jesusen Bihotza egoitzako beheko solairuan horrelako zentroa jartzeko PPk egindako eskaerari erantzun nahi izan dio.
  Jendartea 2004-01-27 22:56

LPPk Sopelarako proposatzen duen etxe kopurua gutxitzea eskatuko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialari (LPP) aurkeztuko dizkion alegazioak jakitera eman zituen, atzoko ez-ohiko udalbatzarran, EAJk osatzen duen Sopelako Gobernu Batzordeak. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiko egitasmoak aurrikusten duen etxebizitza dentsitatea "gutxitzea" proposatuko dute, udalerrian dentsitate mailarik baxuena aplikatzea eskatuz, hau da, hektarea bakoitzeko 10 eta 30 bitarteko etxebizitza kopurua.
  Jendartea 2004-01-27 20:47

Leioako campusera joateko autobusak murriztuko ditu bihar Bizkaibusek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aquinoko Tomas Deunaren jaia dela eta, bihar EHUko Leioako campuserako Bizkaibuseko zerbitzuak murriztea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lanak eta Garraioa Sailak, aurreko urtetan egin duten antzera. Eskola-eguna ez denez, oinarrizko zerbitzuak eskainiko dituzte bakarrik, Leioako campuserako, biharko garraio-beharrizanak betetzeko baino ez. Dena den, aurrekoetan ez bezala, Termibus-EHU (A-2312) eta Bermeo-Mungia-EHU-Gurutzeta (A-3522) autobus lineak mantenduko dituzte. Informazio gehiagorako: 902 222 265 (8:00etatik 20:00etara)
  Jendartea 2004-01-26 22:26

Emakumezkoak dira Getxoko kzguneen erabiltzaile nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Teknologia berrien erabilera bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Algortan eta Areetan zabaldutako kzguneen erabiltzaile nagusiak emakumezkoak dira, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak nabarmendu duenez.

Zarraoak emandako datuen arabera, udalerrian zabaldu zituztenetik iazko abenduaren 31ra arte, guztira 4.637 lagunek erabili zituzten bi zentro hauen zerbitzuak (2.465 Areetan eta 2.172 Algortan). 2003.urtean 1.755 lagun hurbildu ziren aipatutako guneetara.

Zentro hauetan, internet gaineko trebaketa jaso duten erabiltzaileen profilari dagokionez, ehuneko 63 emakumezkoak izan ziren eta gainontzeko ehuneko 37 gizonezkoak. Bestalde ehuneko 60ak 35 urte baino gehiago zituen eta horietatik ehuneko 23, gainera, 55 urtetik gorakoak ziren.
  Jendartea 2004-01-26 22:24

Internet bidez liburutegia bisitatzeko aukera emango du Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako udal liburutegia herri bizkaitarraren webgunean sartu dute (www.sopelana.net) eta, modu honetan, edozeinek kontsulta dezake liburuen katalogoa bertara joateko beharrik izan gabe. Gainera, posta elektronikoaren bitartez edozein kontsulta egiteko aukera ere ematen du.
  Jendartea 2004-01-26 22:24

Berriro ere zabalik Santa Eugenian Hiritarren Arreta Bulegoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurtik aurrera zabalik dago, berriro ere, Erromoko Santa Eugenia eskoletako Hiritarren Arreta Bulegoa (HAB). Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara izango da ordutegia.

Hiritarren Arreta Bulegoa ez-ezik, Santa Eugeniako eskoletan Getxoko Kultur Etxeak eskaintzen zituen ikastaroak eta tailerrak ere tokiz aldatu behar izan zituzten, azaroaren erdialdean, eraikineko hormetan arrakalak agertu zirelako. Alboan egiten ari diren lurrazpiko aparkalekuko lanek eragindako lur mugimenduari egotzi zioten gertaera. Hori dela eta, arriskurik ez zegoela egiaztatu bitartean, eraikina hutsik uztea erabaki zuten udal arduradunek.
  Jendartea 2004-01-26 22:23

Hauteskunde-Zentsuko Zerrendak ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurtik aurrera eta otsailaren 2ra arte, jendearentzat erakusgai daude Hauteskunde-Zentsuko Zerrendak (2003ko abenduaren 1eko datuekin). Datuetan akatsen bat egonez gero, honako hau izango da erreklamatzeko epea.

Zerrenda horiek ondoko toki hauetan kontsulta daitezke: Udaletxeko Estatistika Sailean (Foruak kalea, z./g.) eta Getxo auzoko Benturillena kaleko 17. zenbakiko eta Erromoko Aurrezki Kutxa kaleko 3. zenbakiko Herritarren Arreta Bulegoetan.
  Jendartea 2004-01-23 20:57

Zipiriñeko A ereduko umeen gurasoek atzera bota dute Jaurlaritzaren proposamena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Seme-alabak Algortako San Ignacio ikastetxera aldatzearekin ados ez daudela adierazi dute, Sopelako Zipiriñe ikastetxean, A ereduan ikasten duten 81 haurren gurasoek. Azteazkenean egin zen bileran, aho batez atzera bota zuten aita-amek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzan Sailak egindako proposamena. Bertan egon ziren 53 familiek bostgarren maila bitarteko kurtsoetan dauzkate seme-alabak, beste 12k seigarren mailan eta 13k ez ziren bilerara aurkeztu. Hauekin batera, zentroko zuzendaritzako eta gurasoen elkarteko kideak, eta irakasleak egon ziren.

Ikastetxean dauden toki arazoei irtenbidea emateko egin zuen Jaurlaritzak proposamena. D ereduan askoz ume gehiago matrikulatzen dira Zipiriñen eta horientzako lekua egongo litzateke. Sopelako Udalak ere begi onez hartu zuen. Hala ere, A ereduko umeen gurasoak ados egoteara baldintzatu zuen Jaurlaritzak egitasmoa gauzatzea.
  Jendartea 2004-01-22 23:08

Lurralde Planaren barruan, trenbidea lurperatzea eskatuko du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialari aurkeztuko zaizkion alegazioen barruan, udalerri osoan metroko trenbidea lurperatzea eskatuko du Getxoko Udalak. Izan ere, Iñaki Urkiza Gizarte Ekintza, Etxebizitza eta Hirigintza zinegotziak atzo aipatu zuenez, "Herria bitan zatitzen du ibilbideak"eta "bateratzea" lortu nahi dute. Getxo auzoko goialdean geltokia jartzea ere eskatuko dute.

Etxebizitzari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiak proposatu bezala, dentsitatea areagotzearekin bat datozela adierazi zuen Iñaki Zarraoa alkateak, hots, gehiago eraikitzearen alde agertzen dira "etxebizitza ezari konponbidea emateko". Inguruko herrietan etxebizitzak egitearekin batera, Abantzadan egon daitezkeen trafiko arazoak saihesteko, berriz, Unbeko Korridoreari lehentasuna ematea eskatuko dute. Horrela, "Leioara bidean irteera berria edukiko dute Sopela, Plentzia eta beste herrietako biztanleek", Urkizaren hitzetan.

Guzti hauek hilabete honetako osoko bilkuran (urtarrilaren 28an) aurkeztuko ditu Gobernu Batzordeak. LPPri alegazioak aurkezteko epea, berriz, 30an bukatzen da.
  Jendartea 2004-01-22 21:38

Getxoztar guztien eskura egongo dira Erromoko eta Areetako aparkalekuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerrian erroldaturiko edozeinek izango du aukera kotxerako tokia bereganatzeko, Areetako Mesedeetako Ama kalean eta Erromoko Santa Eugenia plazan egiten ari diren lurrazpiko aparkalekuetan. Hain zuzen, eskaintza getxoztar guztiei zabaltzeko baimena eman dio Udalak, biak eraikitzen ari den enpresari . Iñaki Zarraoa alkateak aurreratu duenez, gehienbat, Erromoko aparkalekuan izango du eragina erabakiak, Areetakoa ia beterik baitago. Partzela bakoitzeko salneurria 15.025 euro ingurukoa izango da.
  Jendartea 2004-01-22 18:38

Kontsumismoa vs. biziraupena, muturreko bi gizarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pertsona guztiak berdinak garela entzun behar dugu sarritan. Baina hori ez da egia izaten dirua tartean badago. Bestela zergatik utzi dugu Hirugarren Mundua horren marjinaturik, gu hemen hain ondo bizi garen bitartean? Ez litzateke zilegi denok berdinak izanda, guztion bizi-kalitatea ere hala izatea?
  Jendartea 2004-01-21 20:30

Bihartik aurrera aita-amentzako eskolak Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar hasi eta martxoa bitartean, Gurasoen Eskola hartuko du ostegunero Gorlizko Kultur Etxeak. Orain dela hamar urte jarri zuen martxan Uribe Kostako Mankomunitateko Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak, eta euren seme-alaben heziketan aita-amek eduki ditzaketen kezkei buruz jardutea dute helburu eskolek. Horretarako, aditu baten laguntza izango dute.

Urtarrilaren 22 eta 29an, otsailaren 5, 12 eta 19an eta martxoaren 4, 11 eta 18an izango dira eskolak, 10:30etik 12:00etara. Dohainik badira ere, parte hartzeko konpromisua eskatzen da.
  Jendartea 2004-01-21 13:59

Telebista penagarria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur egungoa, telebista baino 'telebasura' da; berdin da zein ordutan piztu, kate guztietan programazio berdina dago eta (bihotzezko kontuak). Ez naiz sartuko krikatzera Kazetaritza ona den ala ez, hori niretzat gordetzen dut.

Kritikatu nahi dudana zera da: gaur egungo Kazetaritza telebista arloan.

Hasteko, eta bide batez, nire ikuspuntua ulertzeko, esan behar dut Kazetzaritza ikasten nagoela. Badakit gaur egun edozein lana aurkitzea oso zaila dela eta nirean gauza bera gertatzen da. Hori uler dezaket, baina niri haserretzen nauena da telebistan kazetari lana egiten duten askok ez direla kazetariak eta batzuk gainera kulturage hutsak dira.