Kirolak  Getxo 2017-03-08 15:16

Arenas eta Romo futbol-taldeek Aste Santurako campusa prestatu dute

Aste Santuko campuserako inskripzio-epea zabaldu dute Arenas eta Romo futbol-taldeek. Campusa Gobela futbol-zelaian egingo dute, kiroldegiko igerilekuetan eta ikus-entzunezko geletan, apirilaren 10etik 12ra eta 18tik 21era.

  Kirolak  Erandio 2017-03-08 14:32

Erandioztar bi, podiumean, Sahararen alde

Erandioztar bi, podiumean, Sahararen alde

Begoña Beristain eta Jon Salvador atleta erandioztarrek podiuma zapaldu zuten pasa den otsailaren 28an, Saharako Maratoian. Biak ala biak hirugarren postuan heldu ziren, Aljeriako basamortutik 42 kilometro luze bete ostean. Seme eta iloba banagaz batera lehiatu arren, Salvador indarrez oso ahul heldu zen helmugara, arkutik pasatu bezain laster zorabiatu egin zen.

  Kirolak  Getxo 2017-03-04 11:00

Getxoko Udalak ia 1,1 milioi euro banatuko du kirol-taldeen artean

Getxoko Udalak ia 1,1 milioi euro banatuko du kirol-taldeen artean

Etzi, astelehenean, Getxo Kirolak udal-erakundeak irekiko du epea udalerriko klubek eta kirolariek aurtengo diru-laguntzak eska ditzaten. Denera, 1.095.000 euro emango dizkiete kirol-elkarteei, euren ohiko jardueran laguntzeko, eta banakako lehiaketetan diharduten errendimendu handiko udalerriko kirolariei.

  Kirolak  Uribe Kosta 2017-03-03 17:29

Eskola Kirola programako ur-jarduerak bertan behera, zapatuan

Eskola Kirola programako ur-jarduerak bertan behera, zapatuan

Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu bihar, zapatuan, Eskola Kirola programaren barruan uretan egitekoak ziren zenbait jarduera.

  Kirolak  Leioa 2017-03-03 16:00

Aste-akabuko ordutegia aldatu dute Leioako Torresolo kiroldegian

Aste-akabuko ordutegia aldatu dute Leioako Torresolo kiroldegian

Torresoloko kirol-instalazioetan aste-akabuko ordutegia aldatu dute, udal-iturriek jakinarazi dutenez. Hala,  ordu bi lehenago itxiko dute kiroldegia, zapatuetan: 20:00etara arte edukiko dute erabiltzaileek instalazioez gozatzeko aukera. Bestalde, zapatuan zein domekan, ordu bat lehenago zabalduko dute Torresolo kiroldegia; goizeko 09:00etan sartu ahal izango dira kirolzaleak.

  Kirolak  Getxo 2017-03-03 15:00

Fernando Téllez, Espainiako txapeldun

Fernando Téllez, Espainiako txapeldun

Fernando Téllez Espainiako txapeldun berria da Distantzia Handiko Open Masterrean, hiru mila metroko mailan. Proba otsailaren 19an jokatu zen Matarón (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Lasterketa irabazteaz gainera, Téllezek Espainiako markak hautsi zituen honako distantzietan: 800, 1.500 eta 3.000 metrokoetan.

  Kirolak  Getxo 2017-03-03 13:36

Gobelako kiroldegiko igerilekuen ordutegia zabalduko dute

Gobelako kiroldegiko igerilekuen ordutegia zabalduko dute

Getxo Kirolak udal-erakundeak erabaki du luzatzea Gobelako kiroldegiko igerilekuak irekitzeko ordutegia. Horrela, astelehenetik aurrera, igerilekuak 07:30etik erabili ahal izango dira. Neurri horri esker, udal-kirol erakundeak ordutegi bera eskainiko du kiroldegi bietan, Faduran eta Gobelan, lanaldiari ekin aurretik jarduera fisikoa egin gura duten pertsonen eskaera betetzeko helburuagaz.

  Kirolak  Getxo 2017-03-03 12:27

Getxo Igeriketak hainbat txapela lortu ditu

Getxo Igeriketak hainbat txapela lortu ditu

Getxo Igeriketa Waterpolo Klubeko hainbat igerilarik txapelak jantzi zituzten Bizkaiko eta Euskal Herriko igeriketa-txapelketetan, pasa diren otsailaren azkenengo aste-akabu bietan.

  Kirolak  Getxo  Uribe Kosta 2017-03-03 12:20

Bizkaiko mus-txapelak, Ibarrekolandaraino

Bizkaiko mus-txapelak, Ibarrekolandaraino

Bizkaiak badauka daborduko aurtengo mus-txapeldun parea: Ibarrekolandako Aitor eta Karmelo Carral Tellitu anaiak. Biak izan ziren onenak pasa den zapatuan, Algortako Azebarri kulturgunean jokatutako finalean, azken partidan Bermeoko Jabi "Otxote" eta Josi Arrien gaindituta.

  Kirolak  Getxo 2017-03-03 11:54

Nazioarteko patinajea, aste-akabuan Faduran ikusgai

Nazioarteko patinajea, aste-akabuan Faduran ikusgai

Datorren aste-akabuan, martxoaren 4an eta 5ean, Getxoko Hiria Patinaje Artistikoko Nazioarteko Txapelketa egingo da Algortan, Faduran. Getxo Show patinaje-klub antolatzaileak zabaldu duenez, ekimen hori EAE mailan egiten den "lehenengoa da mota eta maila horretan", eta "oso garrantzitsua da".

  Kirolak  Erandio 2017-03-03 11:09

Erandioko elkartasun-krosa, prest

Erandioko elkartasun-krosa, prest

Erandioko Herri Krosa antolatuko du domeka honetan Erandio Atletismo Eskolak. Mila kirolzale baino gehiago espero dituzte aurten; elkartasun-ekimena egingo da.

  Kirolak 2017-02-28 11:46

Hirunaka

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info

Athleticek garaipen berri bat eskuratu zuen Santa Teresari 2-1 irabazita Joseba Agirreren taldeak bere dinamika onarekin jarraitzeko aukera zuen Lezaman.Irakurri gehiago

  Kirolak  Getxo 2017-02-27 12:30

Bigarren urtez jarraian, ez da Galeako Olatu Handien Txapelketa egingo

Bigarren urtez jarraian, ez da Galeako Olatu Handien Txapelketa egingo

Galeako Olatu Handien Txapelketa, mundu mailako proba, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Biharko, "olatu erraldoiak espero badira ere, mendebaldeko haizeak ere bortitzak izango dira eta beraz ezegokiak Getxoko olatua bere osotasunean eratzeko". Bihar bertan amaituko denez Munduko Surf Ligak ezarritako itxaronaldia, urrira arte itxaron behar izango da hurrengo edizioa egin ahal izateko.

  Kirolak 2017-02-27 09:29

Euskadiko Piraguismo Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Inaki Eguzkitza

Euskadiko Piraguismo Txapelketa

Datorren domekan, martxoaren 5ean, Euskadiko Piraguismo txapelketa Irunen.

  Kirolak  Getxo  Sopela 2017-02-26 18:00

Panda Raid Bizkaia taldea martxoaren 7an joango da Marokoko basamortura

Panda Raid Bizkaia taldea martxoaren 7an joango da Marokoko basamortura

Lau uribekostar basamortura joango dira martxoan, Marokoko eskoletan eta ospitaleetan laguntza banatzera. Panda Raid Bizkaia seikotearen barruan joango dira.

  Kirolak  Getxo 2017-02-25 12:00

Mister Pentland gogora ekarri dute, liburu batez

Mister Pentland gogora ekarri dute, liburu batez

Jon Rivas kirol-kazetariak argitaratu du "El prisionero de Ruhleben" (Siníndice); algortarraren zazpigarren liburua da. Bertan, akordura ekarri du Mr. Frederick Pentland entrenatzaile ingelesa. Pentlandek Arenas futbol-taldea entrenatu zuen 1927/28 denboraldian, Espainiako Liga sortu aurretik; 16.000 pezeta ordaindu zizkion klubak.

  Kirolak  Getxo 2017-02-25 10:00

Getxoko Karate eskolek 16 domina lortu dituzte Bizkaiko eskolartekoan

Getxoko Isan eta Kuushikan karate-eskolek emaitza bikainak lortu zituzten pasa den otsailaren 19an, Bizkaiko Eskolarteko V. Txapelketan. Txurdinagako kiroldegian jokatutako haurren eta kadeteen lehian, Kuushikango neska-mutilek 9 metal eskuratu zituzten: urrezko lau, zilarrezko bi eta brontzezko hiru. Gainera, Bizkaiko bigarren taldea izan zen, Barakaldoko Santa Teresaren atzean. Isango gaztetxoek 7 domina jantzi zituzten.

  Kirolak  Erandio 2017-02-24 16:00

"Onura publikoko" kirol-kluba izendatu dute Erandio Kirol Elkartea

"Onura publikoko" kirol-kluba izendatu dute Erandio Kirol Elkartea

Erandio Kirol Elkarteak orain dela urte bi ospatu zuen bere mendeurrena; orduan hartutako bultzadak pausu berriak emateko baliatu izan du. Azken urratsean, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariarengana eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuarengana heldu dira. Biek sinatu dute kluba historikoa "onura publikokotzat" aitortzen duen dekretua.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2017-02-24 12:00

Baqué-BH errepidera aterako da

Baqué-BH errepidera aterako da

Elkar Kirolak txirrindularitza-elkartearen 23 urtez azpikoen taldea babesteari utzi zion Campos kontserba-enpresak pasa den denboraldiaren akabuan; lau urteko harremana izan ostean. Camposen lekukoa Saroni txirrindula-markak hartu zuen; baina, agindutako laguntza ez zen inoiz heldu; gaia epaitegietan dago.

  Kirolak  Urduliz 2017-02-24 12:00

Urdulizko kiroldegia zabaltzeko lanak, abian

Urdulizko kiroldegia zabaltzeko lanak, abian

Urdulizko kiroldegia zabaltzeko beharrak martxan daude daborduko; hondeamakinak lursailean daude, lur-mugimenduak egiten. Udal Gobernuak zabaldu duenez, otsailean neurketa topografikoak egin dira eta laster abiatuko dira eraikuntza-lanak. Gobernu-taldeak konpromisoa hartu zuen legealdiaren barruan herriko kirol-ekipamenduak hobetzeko; horretarako finkatu zuen lekua Iparralde futbol-zelaiaren ondoko eta probalekuaren aurreko lursaila izan zen.