Kultura  Uribe Kosta 2017-04-09 09:00

Korrikaren amaiera zuzenean eskainiko du HIRUKAk, 11:45ean

Korrikaren amaiera zuzenean eskainiko du HIRUKAk, 11:45ean

Korrikaren 20. edizioa amaituko da gaur, Iruñean. 11:45etik aurrera zuzenean horren berri emango du HIRUKAk, euskal hedabideen bideo-emankizuna zabalduz. Saioa 13:20aak arte iraungo du. Iruñeko Sarasate pasealekura helduko da euskararen lasterketa, 12:30ak aldera, 2.557 kilometroko ibilbidea bete ondoren. AEK-ko kideek egingo dute azken kilometro hori, ekitaldia eta festa hasi aurretik.

  Kultura  Getxo 2017-04-07 16:55

Dantza Plaza ekimena abiatuko dute gaur Getxoko dantza-taldeek

Dantza Plaza ekimena abiatuko dute gaur Getxoko dantza-taldeek

Getxo udalerriko Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola dantza-taldeak kalera irtengo dira gaurtik aurrera, Dantza Plaza ekimenaren barruan, udalerriko hiri-ingurunea beren dantzakaz alaitzeko. Gaur, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan dantzatuko dute, 19:00etan. Beste saioak maiatzaren 5ean, Algortako San Nikolas plazan, eta ekainaren 2an, Areetako Xake plazan.

  Kultura  Getxo 2017-04-07 13:00

Barne Barnetik Fest jaialdia egingo dute bihar, Txorimalo gaztetxean

Crap, Madskins eta Tears & Beers taldeek joko dute aurten Barne Barnetik Fest jaialdian; Txorimalo gaztetxean egingo dute, zapatu honetan, apirilaren 8an. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 4 euroan egongo dira.

  Kultura  Leioa  Sopela 2017-04-07 12:00

Alos Quarteten musika Aukeranen dantzakaz nahastuta aurkeztuko dute, Leioan eta Sopelan

Alos Quarteten musika Aukeranen dantzakaz nahastuta aurkeztuko dute, Leioan eta Sopelan

Alos Quartet musika-taldeak "Garden" izeneko lana aurkeztuko du, Leioan eta Sopelan: Xabier Zeberiok (biolina, nyckelharpa), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Pello Ramirezek (biolontxeloa, eskusoinua) osatutako laukoteak Kultur Leioan joko du, bariku honetan, apirilaren 7an, gaueko 09:00etan. Sarrerak 7,5 eta 15 euro artean egongo dira. Biharamunean, apirilaren 8an, Kurtzio kultur etxean emango dute kontzertua, arrastiko 08:00etan. Saio horretako sarrerak 6 euroan egongo dira. Ohi den legez, emanaldi bietan, Aukeran Dantza Konpainiako lagunek parte hartuko dute.

  Kultura 2017-04-07 11:21

Literatura topaketak: Iban Zaldua

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia

Foru Liburutegian, apirilaren 27an arratsaldeko zazpiretan.

  Kultura 2017-04-07 10:08

Herri honen ilusionistak zaretelako… Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Atzo, goizaldeko 03:00etan heldu zen Korrika Getxora eta bertan izan ginen beste urte batez gure kilometroa egiteko, Bizarra Lepoaneko lagunekin batera. Giro ederra eta arin-arin etorri da gurera, euskarak behar duen erritmoa markatuz. Ezin hobeto egon gara Bizarra Lepoan elkarteko bazkide diren Joserra eta Mikelekin. 02:30etik egon gara markesinan zain, urduritasuan lagun! Gure aldetik, eskerrik […]

  Kultura 2017-04-07 08:18

Naturaren garrantziaz berba egin dugu

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Hazibideak ekimenean hiru proiektu eta horien izenean bost lagun, Maite, Miren, Kristina, Maite eta Kakun, izan genituen J. B. Zabala ikastetxeko mahai-inguruan. Balmasedako Eduki elkartearen ibilbideaz zerbait jakin ahal izan dugu, basoan astean behineko topaketa, heldu zein ume, Haitzuri hondar eskola hasiberriaren pausuak Sopelako hondartza eta eskualdeko basoetan, eta, azkenik, Kutxa Ekoguneko Baso-eskolaren proiektuaren pilotajeaz […]

  Kultura  Erandio 2017-04-06 15:25

Kanpomartxo Lutxanan egingo dute, hilaren 30ean

Kanpomartxo Lutxanan egingo dute, hilaren 30ean

Baserritarren antzinako Kanpomartxo festa egingo dute aurton ere: datorren apirilaren 30ean izango da, domekan, Lutxanan. Auzoko zein udalerriko kultur talde askok parte hartuko dute. Goizeko 11:00etatik aurrera eta gauera artean, izango da zertaz gozatu: musikariez, euskal dantza-erakustaldiez, bertso-saioaz Itxaso Paya eta Anjel Mari Peñagarikanogaz, herri-bazkariaz, kantaguneaz, umeen herri-kirolez eta erromeriaz, kuadrillen arteko lehiaketaz eta Luhartz taldearen erromeriaz, eta abarrez. Erandioko euskaltzaleen topagune legez berreskuratu zuen Berbots!-ek ohitura zahar hori.

  Kultura  Sopela 2017-04-06 14:50

Auzolanak egingo dituzte zapatuan Larrabasterran, Plaza Beltzaren lokal berrian

Auzolanak egingo dituzte zapatuan Larrabasterran, Plaza Beltzaren lokal berrian

Plaza Beltza kultur guneak auzolanak deitu ditu zapatu honetarako, Larrabasterran zabaldu duen gune berria atontzeko. Lanak goizeko 09:00etan hasiko dira, Loiola Ander Deuna 40. zenbakiko lokalean. Laguntzeko prest daudenek aurretik abisatu beharko dute, plazabeltza@gmail.com posta elektronikora mezua igorriz. Kolektiboak pasa den barikuan egin zuen herri-batzarra egitasmo berriaren berri emateko. Jakinarazi dutenez, "kontrakultura sustatzeko" helburua izango du. "Galtzaileak, outsiderrak, errebeldeak… ondo etorriak" direla azaldu dute.

  Kultura 2017-04-06 13:14

Zuek bai zaretela gure ilusionistak

Erabiltzailearen aurpegia Bizarra Lepoan

Gaur, goizaldeko 03:00etan heldu da Korrika Getxora eta bertan izan gara beste urte batez gure kilometroa egiteko, Egizurekin batera. Giro ederra eta arin-arin etorri da gurera, euskarak behar duen erritmoa markatuz. Ezin hobeto egon gara elkarteko bazkide diren Joserra eta … Read More

  Kultura  Uribe Kosta 2017-04-06 12:50

Uribekostarrak non, Korrika han

Bart heldu zen Korrika Uribe Kostara. Gaueko ordu txikitan eskualdea alderik alde zeharkatu du, eta euskararen aldeko ehunka lagun ibili dira lekukoaren atzetik, poztasun osoz. Eskualdean egon ez baina bertokoak direnek ere euskararen alde tipi-tapa egin dute egunotan korrika munduko hainbat puntutan, Chicagon (AEB), besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

  Kultura 2017-04-06 11:24

Aurtengo Mintza Eguna ekainaren 3an Derion!

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Mintza Egunak Nafarroatik Bizkaira egin du salto aurten eta Atarrabiari Deriok hartu dio lekukoa. Jadanik ari dira saltsan Txorierriko Berbalaguna eta Totoan, bertoko euskara elkarteen federazioa. Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen:  Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, […]

  Kultura  Barrika  Erandio  Getxo  Uribe Kosta 2017-04-06 10:00

Astelehenean hasiko dira Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen eskualdean

Astelehenean hasiko dira Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen eskualdean

Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakiaren pean, datozen egun eta asteotan literaturari lotutako hamaika jardueraz gozatu ahal izango dute Uribe Kostako irakurzaleek. Barrikako, Erandioko eta Getxoko kultur etxe eta liburutegiek aurreratu dutenez, apirilaren 23ko data berezi hori ospatuko dute, nahiz eta jarduera ia denak egun horretatik kanpo egingo dituzten.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-04-05 16:25

Apirilaren 24an abiatuko dute Kontuleku eskualdean

Aurretik Plentziako ludotekak iragarri legez, “magiaz beteriko gune berezi” eta berri bat izango dute Mankomunitateko gaztetxoek, datorren apirilaren 24tik aurrera, bost herritan: Urdulizen, Sopelan, Plentzian, Lemoizen eta Barrikan.

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2017-04-05 12:01

Chicagon ere, euskararen alde!

Gurera gauez helduko da Korrika, gaur, 23:40ak aldera. Hala ere, eskualdeko hainbat bizilagunek euskararen alde korrikan ibiltzeko aukera izan dute munduko hainbat tokitan. Horren adibide dugu Chicagon (AEB) dauden Patxi Ortego eta Hugo Aristegui Algortako lagunek bidalitako bideoa.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-04-04 17:41

Uribe Kosta txapeldunordea izan da BBK Bertso Sariketan

Uribe Kosta txapeldunordea izan da BBK Bertso Sariketan

Giro ederrean jokatu zuten Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala, Bilboko BBK Aretoan, martxoaren 31n; Uribe Kostako eta Busturialdeko taldeek abestu zuten. Eskualdeko neska-mutilak ahalegindu baziren ere, Busturialdeko taldea izan zen puntu gehiago batu zituena, eta horiek irabazi zuten aurtengo txapela.

  Kultura  Getxo 2017-04-04 17:31

Aurtengo lehenengo esku-hartzeak hasi dira Begoñako galerietan

Aurtengo lehenengo esku-hartzeak hasi dira Begoñako galerietan

Aretoa iragazgaiztea, hegoaldeko galerian sabai aizunen eskoratzea, aretoaren azpiko espazio berriko sarrera egitea, igogailu panoramiko bat jartzea eta hegoaldeko galerian sarrera berria egitea izango dira 2017ko lehenbiziko lanak Begoñako galerietan.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-04-04 17:22

Umeen transexualitateari buruzko ikus-entzunezko material didaktikoa aurkeztuko dute gaur

Umeen transexualitateari buruzko ikus-entzunezko material didaktikoa aurkeztuko dute gaur

"Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" ikus-entzunezko material didaktikoa lehendabiziko aldiz aurkeztuko da gaur, hilak 4, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian.

  Kultura  Getxo 2017-04-04 10:00

Emakumeak Eszenan zikloa Areetara helduko da domekan

Emakumeak Eszenan zikloa Areetara helduko da domekan

Domeka honetan, hilak 9, "¡No nos llega!" antzerki-komedia taularatuko dute Areetan, Andrés Isasi musika-eskolan. Obra 19:00etan hasiko da; sarrera 3 euroan eros daiteke. Antzezlana eskainiko du Xankore antzerki-talde amateurrak, Emakumeak Eszenan zikloaren 11. edizioaren barruan.

  Kultura  Plentzia 2017-04-03 10:00

Plentziako Kontulekurako izen-ematea zabalik dago

Plentziako neska-mutil txikienak zorioneko egon daitezke. Izan ere, “magiaz beteriko gune berezi” berri bat izango dute Plentziako ludotekan, datorren apirilaren 26tik aurrera. Goñi Portal kultur etxeko iturriek zabaldu dutenez, Kontuleku dauka izena gune horrek eta bere helburua da irakurketa familiengana hurreratzea. Hala, ludotekako kideek agindu dutenez, “ahozko literaturan murgilduko gara dinamizatzaile baten laguntzaz”.