Ekitaldi honen helburua ekintzailetza, autoenplegua eta ekonomiaren sustapena bultzatzea da. Hori aurrera eramateko, lan-mundura egokitutako trebetasunsozial eta sorkuntza- eta berrikuntza-trebetasunak lantzeko prozesu bat jarriko da martxan, udalerriaren beharrizanak oinarritzat hartzen dituzten hainbat jarduera,dinamika eta erronkaren bidez. Garatzeko eta profesionalki zein pertsonalki hazteko gogoa duten pertsonei eta taldeei zuzendua, edo, besterik gabe, ekintzailetzaren munduaren gaineko jakin-mina dutenei. Izena emateko, QRa eskaneatu behar da.
Kuko, Truko eta Bolenwaider Euskal Herriko pailazo hirukote ezagunenetakoa da. Ia bi hamarkadako eta 800 emanaldi inguruko ibilbidearekin, txikienak pozez betetzen dituzte, bihurrikeria atseginekin.
Tonino Toronbole txotxongilolaririk handiena, Damiano Toronbole nazioarteko magoa eta zerutik “la Mamma” orain lehen aldiz hirurok batera kale ikuskizun berezian. El Ferrol hirian Buenos Aireseraino itsasontzia hartu baino lehen hona hemen Euskal Herrian “il piccolo teatro dil burattini e la magia di Torino di La Famiglia Toronbole”. “Di la Italia” etorri da La Famiglia Toronbole, nazioarteko biran. Orain bere paregabeko umorea gozatu ahal dugu. Hau da benetako antzerki ibiltaria, magia eta txotxongiloz blai ikuskizun dibertigarria. Familia osoak barre eta ondo pasatz eko antzezlana.
Bere arazoek behartuta, protagonistak oso lan berezia egingo du. 12 urtetik gorakoentzako pelikula eta sarrera doan.