Itsasadarraren azpiko tunelaren aurkako mobilizazioek beste hitzordu bat izango dute urrian. Subflubiala EZ! plataformak manifestazioa deitu du urriaren 24rako, garraio publikoaren alde egiteko eta Artatza zein Ballonti inguruen eta Artatza-Romo institutuaren defentsa aldarrikatzeko. Mobilizazioa 18:00etan abiatuko da Areetako Xake plazatik, metro-geltokiaren ondotik.
Datorren azaroaren 13an, Kandida ikuskizuna Kultur Leioara iritsiko da. Kandida fikzioaren eta errealitatearen arteko talkari buruzko antzezlana da, eta, horren bidez, galdera hau planteatzen du: zer gertatzen da besteen sufrimendua literatura bihurtzen dugunean, baina errealitate horri aurre egiteko prest ez gaudenean? Sarrerak Hirukalagunentzat zozketa atalean