Zurrumurruen aurkako estrategiaren maiatzeko egitarauaren barruan, maiatzaren 19an, asteazkena, "Deconstrucción antirracista para personas blancas" lantegia antolatu da. Lantegi honek nortasun zuria osatzen duten jarrera eta posizio arrazistak aztertuko ditu, eta etengabeko deseraikuntza-lanerako tresnak eskainiko ditu. Zoom plataformaren biez egingo da.
Aterpe Leioa Gazteguneak Zer sortuko duzu? komiki tailerra antolatu du maiatzeko eguenetan egiteko. Arratsaldeetan izango da 17:00etatik 19:00etara. Ekintza hori 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Izena emateko eta informazioa eskuratzeko deitu 944 055 850 telefono zenbakira, edo idatzi gazte@leioa.net helbide elektronikora.