Sanjuanak hilaren 22an hasiko badira ere, domeka honetan, hilaren 18an, jaien aurreko giroaz murgiltzeko aukera egongo da. Izan ere, barrikoztar ugari batuko dira egun horretan udalerriko kaleetan. Goizeko 09:00etatik aurrera, argazki-kamera eskutan duten hamaika gizon-emakume ikusi ahal izango dira, han eta hemen, argazkiak egiten III. Argazkilaritza Rally Digitalaren lehenengo saria irabazi guran. Ordu horretan bertan, V. Ibilaldi Herrikoia abiaraziko dute, Txintxilandia plazatik; goizeko 09:00etan, 13 kilometroko ibilbideari hasiera emango diote. Ordu bi geroago, berriz, ibilbide laburra hasiko dute; 3,5 kilometro luze izango du. Ibilaldi horietakoren batean parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman ahal izango dute kultur etxean; egunean bertan ere izena eman daiteke, 08:00etan.
Futbolzaleek ere gozatzeko aukera izango dute egun horretan, Jon Deunaren zazpiko futbol-txapelketa egongo baita 09:00etatik 15:00etara, futbol-zelaian. 12:30etik 14:00etara, ostera, margolari gazteen txanda izango da, kanpoko margo-lehiaketa egingo dute orduan. 0 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute norgehiagoka artistiko horretan; adinaren araberako hainbat kategoria eta sari egongo dira. Azkenik, 17:00etan, Meñakotz hondartzatik ekarritako Barrika harriagaz harri-jasotzearen txapelketa egingo dute, Iparralde tabernaren aurrean.
Hurrengo eguenean, hilaren 22an, jaiei hasiera ofiziala emango diote, 19:00etan, txupinazoa botaz; barikuan, sutan dantzan ibiltzeko aukera izango dute barrikoztarrek eta bertaratuko direnek, Zirkozaurre taldeagaz batera.
Egitaraua
Ekainak 22, eguena
- 19:00 Txupinazoa botako dute, eta pregoia irakurriko dute Gure Ixerdia elkartekoek. Udaletxeko plaza.
- 20:00 Sardina-jana eta sagardo-festa. Udaletxeko plaza.
- 20:00-22:00 Dantzatlon jaialdia eta DJ Xaibor. Udaletxeko plaza.
Ekainak 23, barikua
- 10:00 Kontradantzak. Frontoia.
- 14:30-16:00 Herri-bazkaria. Udaletxeko plaza. Txartelak ekainaren 21era arte eros daitezke, udal-liburutegian.
- 16:00-17:30 Dantzaldia. Nagusien etxea.
- 16:30 VII. Askotariko Kirolen Jardunaldia. Barrikako Abaroa tenis-taldearen, Barrikako Piragua Taldearen eta Barrikako Futbol Eskolaren eskumenez.
- 18:00 Herri-kirolen erakusketa. Udaletxeko plaza.
- 20:00 Txan Magoa. Udaletxeko plaza.
- 20:30 Tai Ji-erakustaldia Udaletxeko plaza.
- 21:00 IV. Gaueko padel- eta tenis-txapelketa, emakumezkoen kategorian.
- 22:00 Silexez sua egiten ikasteko erakustaldia. Udaletxeko plaza.
- 22:30 San Juan suaren ikuskizuna, Zirkozaurre taldeagaz. Udaletxeko plaza.
- 23:30 Txokolate-jana. Udaletxeko plaza.
- 23:30 Erromeria, Lehian taldeagaz. Udaletxeko plaza.
Ekainak 24, zapatua
- 11:00 Meza nagusia. Eliza.
- 12:00-13:00 Aita Gotzon abesbatzaren eta Sopelako Abesbatzaren emanaldia. Udaletxeko plaza.
- 13:30 Dantza-erakustaldia, Barrikako Euskal Dantzak Taldeagaz. Udaletxeko plaza.
- 17:00 Mus-txapelketa arina eta igel-tokaren txapelketa. Nagusien etxea.
- 18:30 Monda Lironda pailazoen ikuskizuna. Udaletxeko plaza.
- 19:30 Dantza-plaza, Dangiliske taldeagaz. Udaletxeko plaza.
- 21:30 IV. Gaueko padel- eta tenis-txapelketa, gizonezkoen kategorian.
- 21:30 Kontzertuak, Talky Band eta Tucson Band taldeakaz. Udaletxeko plaza.
Ekainak 25, domeka
- 10:00 XVII. Nekazaritza eta Artisautza Azoka. Tenis- eta padel-pisten aparkalekua.
- 11:00-13:00 Bertso-saio ibiltaria. Azoka.
- 11:00-14:00 Umeentzako parkea. Udaletxeko plaza.
- 11:30-15:00 XLI. Sukalki-txapelketa. Udaletxeko plaza.
- 13:00 Txopolis fanfarrea. Udaletxeko plaza.
- 18:00 Sorgina Txirulinaren antzezlana. Udaletxeko plaza.
- 19:00 Familientzako disko-festa. Udaletxeko plaza.
- 20:00 Saiheski-jan herrikoia eta jaien amaieran. Udaletxeko plaza.
Jaien programaren liburuxka, osorik.