Hona hemen 2017ko udan eskualdean izango ditugun jai guztien informazioa. Aurten ere jarraipen bereziak egingo ditugu, bideo bidez. Gainera, mapa interaktibo bat osatu dugu horren denaren berri emateko.
Urdulizko Kakarraldoaren kalejira, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Hiruka 2017 ira 22 Urduliz

Joan den domekan amaitu ziren Urdulizko jaiak, adin denetako herritarrei aste pare biko algara, parranda eta festa eskaini ondoren. Datorren urtekoen esperoan, une ona da gogora ekartzeko pasa den irailaren 7an jaurtitako txupina eta egindako kalejira, Kakarraldoa, Auspokale trikitilari-taldea eta udal-arduradunak buru.

Uribe Kosta jaietan, 2017

Erabiltzailearen aurpegia Hiruka 2017 eka 29 Uribe Kosta

Hona hemen 2017ko udan eskualdean izango ditugun jai guztien egitarauak, herriz herri eta auzoz auzo. Adi! Aurten ere jarraipen bereziak egingo ditugu, bideo bidez.