Udako jaiak 2017

Sutan dantzan, Barrikan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 3a, 11:27

Joan den ekainaren 23an piztu zuten San Juan sua Barrikan, udalerriko jaien barruan. Herriko auzokide asko hurbildu ohi dira udaletxe ondoko plazara, eta aurten eguraldia lagun izan ez zuten arren, San Juan suaren inguruan dantza egin zuten denek. Gainera, oraindino badago antzinako ohiturak mantentzen dituzten baserriak inguruotan, familia eta lagun artean udari ondoetorria emateko.

Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun