Jon Rahm, munduko hirugarrena

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 10a, 17:17
Joan den urteko urtarrilean, jauzi ederra eman zuen Rahmek San Diegon, PGA zirkuituko bere lehenengo proba irabazi eta lehenengo 50en artean sartzean. © STAN BADZ - PGA TOUR

Jon Rahm golf-jokalari barrikoztarrak mailak igotzen segitzen du. Munduko sailkapenean, hirugarren posturaino igo da, Hawaiiko Sentry Tournament sariketan egindako bigarren postuari esker. Hala pauso berri bat eman du, joan den azaroan Dubain munduko sariketa bat irabazi eta laugarren kokatu zenetik.

Barrikoztarra da Europako lehenengo jokalaria munduko sailkapenean, orain arte legez. Izan ere, Hawaiin egindako erakustaldiaren ondoren, Rhamek Justin Thomas estatubatuarra aurreratu du; hori izan da aldaketa bakarra hamar onenen artean. Lehen AEBetako jokalariak ziren munduko hiru onenak. Lehenengo postuan Dustin Johnson estatubatuarra dago.

Munduko Golf Sailkapena

  1. Dustin Johnson (AEB), 11.1941 puntu
  2. Jordan Spieth (AEB), 9.0265
  3. Jon Rahm (Euskal Herria), 8.7926
  4. Justin Thomas (AEB), 8.3032
  5. Hideki Matsuyama (Japonia), 7.8922
  6. Justin Rose (Ingalaterra), 7.7524
  7. Rickie Fowler (AEB), 6.8307
  8. Brooks Koepka (AEB), 6.1506
  9. Henrik Stenson (Suedia), 5.7758
  10. Sergio Garcia (Espainia), 5.5610
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun