Urtero legez, suari lotutako talde bat gonbidatu du Barrikako jai-batzordeak San Juan gaueko sutzarrari sua emateko. Oraingoan Deabru Beltzak konpainia izan da horren arduraduna, kaleko dantzan, suan eta erritmoan oinarritutako Su Á Feu ikuskizunagaz. Hala, Barrikako kaleak erritmoz eta askotariko argiz betetako festa batean murgildu zituzten udalerrira bertaratutako denak. Hona hemen jai-giro horren irudi batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!