Apirilaren 22ra arte mezu bat grabatu eta barrikaetxean@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatu du Udalak, gero eurek zahar-egoitzetan daudenei helarazteko. "Mezuak askotarikoak izan daitezke: dantza edo jarduera bat, istorio bat, abesti bat, animoak bidaltzea...". Jasotako bideoak blogean ipini eta Udalaren sare sozialen bitartez zabalduko dituzte.
“Konfinamendua hasi zenetik, adinekoengan jarri dugu arreta, eta telefono-deien bidez nola dauden galdetu diegu, haien oinarrizko beharrak zeintzuk diren jakiteko. Orain, zahar-etxeetan daudenengan eta ondoan izan nahi ditugunengan jarri dugu begirada", azaldu du Roberto Muñoz alkateak.
Iragarri dutenez, bideoa bidaltzen duten denakaz jaitxo bat egingo dute konfinamendua amaitzen denean.