Egindako argazkiak Twitter edo Faceboook bidez eman beharko dira argitara, #BarrikaEtxea traola erabilita, edota prentsa@barrika.eus helbidera bidali; aipatutako sare sozialetatik bat ere ez dutenek euren izen-abizenak eta telefono-zenbaki bat adierazi beharko dute e-mailean. Epea apirilaren 16tik maiatzaren 3ra bitartekoa izango da.
Hiru opari-txartel emango zaizkie epaimahai batek (ekainean egin ohi den argazki-lehiaketako berak) hautatzen dituen hiru argazki onenei, 125, 100 eta 75 eurokoak hurrenez hurren. Sariak ezin izango dira trukatu eskudirutan duten balioagaz.
Argazkiagaz batera bidalitako testua euskarazkoa edo gaztelaniazkoa izan daiteke, eta irudiek ezaugarri batzuk izan beharko dituzte. Lehiaketaren oinarri osoak udal-webgunean daude ikusbide.