Parte-hartzaileentzat sariak egongo direla adierazi du Udalak, "konfinamendua amaitutakoan jakinaraziko direnak". Zehaztu dutenez, posta elektroniko bidez helarazi dituzte bideoak Elorduy, Barrika Barri eta san Telmo zahar-egoitzetara.
Apirilaren hasieran abiatutako ekimena burutu du Barrikako Udalak, eta umeek Barrika Etxean blogaren bitartez grabatutako hamar bideo bidali ditu udalerrian dauden hiru egoitzetara, bertakoei animoak emateko. Bideo horietan kantatzen, dantza egiten, musika-tresnak jotzen... agertzen dira umeak.
Parte-hartzaileentzat sariak egongo direla adierazi du Udalak, "konfinamendua amaitutakoan jakinaraziko direnak". Zehaztu dutenez, posta elektroniko bidez helarazi dituzte bideoak Elorduy, Barrika Barri eta san Telmo zahar-egoitzetara.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!