Argazkigintzaren munduagaz lotura duten hiru pertsonako epaimahai batek aukeratu ditu irabazleak. Lehenengo saria, 125 eurokoa, Guilles Bourdoiseauk posta elektronikoz aurkeztutako irudiarentzat izan da; 100 eurokoa, Barrikako Semeak Twitter bidez helarazitakoarentzat, eta hirugarrena, 75 eurokoa, Josu Gutik posta elektronikoz bidalitakorentzat. "Gaur egun bizi dugun egoera islatzen duten hiru argazki dira", esan dute udal-iturriek.