Udalak hondartzatik ateratzeko eta sarbidea mugatzeko agindua onartu du, segurtasun-agenteen jarraibideen arabera eta okupazio-mailari dagokionez jendea pilatzen dela ohartarazteko dauden beste bide batzuetatik lortutako datuak kontuan hartuta. Horrez gain, debekatuta dago hondartzetan kirola bakarka edo taldean egitea, 10:00etatik 20:00etara arte, eta hiru orduko egonaldia ezarri da muga legez.
Bestalde, Udalak erabiltzaileei gomendatzen die ez eramateko eguzkitakorik, aulkirik, hamakarik, koltxonetarik, ez bestelakorik, behar-beharrezkoa ez bada, behintzat.