Zerbitzua ekainaren 18tik uztailaren 31ra egongo da abian, eta interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute liburutegi@barrika.eus helbidera, edo 94 677 51 63 telefonora deitu, ordutegia adosteko.
Saioek ordubete iraungo dute, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara bitartean, eta familiak erabaki ahalko du astean zenbat egunetan joango den umea. Programaren arduradunak jarraipena egingo die ikastetxetik udan egiteko bidali dizkioten jarduerei, bai eta bakoitzaren beharretara edo zailtasunetara egokitutako jarduera osagarriei ere.
Umeek liburutegiak eta kultura-gelak berriz irekitzeko protokoloan adostutako osasun-neurriak bete beharko dituzte, hau da, maskara erabiltzea, eskuak sarritan garbitzea eta euren materiala bakarrik erabiltzea.