Etxera domina bategaz bueltatzeko faboritoa zen Rahm, baina barrikoztarra, zoritxarrez, Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da COVID-19a atzemateko PCR proba batean positibo eman duelako. Hala jakinarazi du Espainiako Batzorde Olinpikoak. Azaldu duenez, Rahmek hiru proba egin behar izan zituen Erresuma Batuan The Open txapelketan lehiatzeko; lehenengo bietan negatibo eman zuen, baina, hirugarrenean, aldiz, positibo eman du.
Munduko golf jokalari onenen zerrendan liderra da barrikoztarra, eta uztailaren 29an egin behar zuen debuta Tokion.