Lau uribekostar arituko dira Tokioko Olinpiar Jokoetan

Erredakzioa 2021ko uzt. 24a, 13:25

Lehendakariak Jokoetara joango diren euskal kirolarien ordezkaritza bati harrera egin zion Basque Team Zentroan.

Gaur, zapatuan, eman diete hasiera Tokioko Olinpiar Jokoei. Hala, COVID-19ak eraginda, urtebete atzeratu ondoren, uztailaren 24tik abuztuaren 8ra bitartean lehiatuko dira munduko kirolari onenak Tokion. Denera, Euskal Herriko 31 kirolarik parte hartuko dute jokoetan, tartean, eskualdeko lau: Virginia Díaz, arraunean; Jose Maria Basterra, belar hockeyan; Jon Rahm, golfean; eta Xabi López Arostegui, saskibaloian.

 

Tokioko Olinpiar Jokoak jokatuko dira uztailaren 24tik abuztuaren 8ra, eta horietan Uribe Kostako 4 kirolari lehiatuko dira.

Virginia Diaz Kantabrian jaio zen, baina Getxon bizi da aspaldi. Lemazainik gabeko bikotekako proban lehiatuko da, Aina Cid katalana lagun duela. Azkeneko hiru urteotan domina andana lortu du bikoteak: urrea 2019an, zilarra 2020an, eta brontzea aurten, Europako Txapelketan guztiak. Diaz lehenengoz arituko da Olinpiar Jokoetan, eta gaur egin du debuta, sailkapen fasean. Horretan, finalaurrekoetarako pasea lortu dute.

Jose Maria Basterra getxoztarra Espainiako Ligako goleatzaile nagusia izan da, eta aurrenekoz arituko da Olinpiar Jokoetan. Belar hockeyko Espainiako selekzioagaz egin du gaur debuta, Argentinaren aurka. Berdinketan amaitu da norgehiagoka, 1-1 emaitzagaz, baina beste lau partida jokatu beharko ditu ligaxkan.

Jon Rahm barrikoztarra da Uribe Kostako hirugarren kirolaria Tokion. Hautagai sendoa da domina bategaz bueltatzeko, golfaren elitean bere lekua irabazi baitu azkenaldian; AEBetako Irekia irabazi zuen ekainean, eta hirugarren izan zen joan den aste-akabuko Erresuma Batuko Irekian. Hala, 26 urteko golfari gaztea aurrenekoa da munduko zerrendan, eta uztailaren 29an egingo du debuta Jokoetan, 00:30ean (bertoko ordutegian).

Hasiera batean deituta ez bazegoen ere, azkenean Tokion arituko da ere Xabi López Arostegui getxoztarra, saskibaloian, Juancho Hernangómezen ordez. Hala jakinarazi dute gaur, zapatuan, titularra lesiotik sendatu ez dela-eta,

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun