Aurreko aste-akabuan, otsailaren 13an, ur lasaietako taldea osatzen duten arraunlari kadete, junior, senior eta beteranoek egindako lanari esker Barrika Piragua Taldeak Bizkaiko ekipo onenaren saria eskuratu zuen. Plentziako itsasadarrean egin zen lehiaketan, barrikoztarrek eskualdeko beste talde batzuk ere izan zituzten aurrez aurre, hala nola Plentzia Piragua Taldea eta Getxo Kayak, bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren.
Garaipen horri esker, talde barrikoztarrak hasiera ezin hobea eman dio neguko denboraldiari, eta, daborduko, hurrengo martxoaren 5ean Irunen egingo den Euskadiko Txapelketarako prestatzen ari dira.
Euskadiko Federazioagaz entrenatzen
Bien bitartean, Iker-Ekaitz Libano entrenatzailea eta Eileen Mesa kanoista eta Ugaitz Lobit Kayakista Trasonan, Asturisen, egon dira aste-akabu honetan, Euskal Piraguismo Federazioaren kadeteen teknifikazio-saioa egiteko kontzentrazioan.