Aurreko edizioan bezala, Gertuko elkarteko kideak arduratu dira mikroipuinak baloratzeaz eta lehiaketaren oinarriei ondoen egokitu zaizkienak erabakitzeaz. Aurten, honako hauek izan dira irabazleak: euskarazko kategorian, lehen saria Gotzone Butronek eskuratu du Eta bat batean, euria lanagaz, eta bigarrena Nahikari Ayok izan da Lau letra kontakizunagatik. Gaztelaniazko kategorian, José Ignacio Armentiak eraman du lehen saria Pánico en la noche idazlanagatik, eta bigarrena Ramón Esteban Martínezeizan da, Ella2 mikroipuinari esker.
Barrikako Udaleko Kultura Saileko zinegotzi Itziar Unibasok adierazi duenez, "oso pozik gaude edizio honi eman zaion erantzunarekin, izan ere, hogei mikroipuin baino gehiago aurkeztu dira; parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, eta espero dut hurrengo edizioetan ere parte hartzera animatuko direla. Lehiaketa hau finkatzea eta edizio gehiago egin ahal izatea da helburua". Bestalde, Unibasok esker ona adierazi dio epaia eman duen epaimahaiari: "Gertuko elkarteak, betiere, eskuzabaltasunez parte hartzen du honelako ekintzetan, eta eskertzekoak dira haren inplikazioa eta lana".