Alde batetik, 2022. urtean udalerrian kultur eta kirol jarduerak egin eta garatzeagatik eskainiko ditu diru-laguntzak. Hurrengo elkarteek deialdi honetan izena eman ahalko dute: erretiratuek, emakumeek, kulturakoek, kiroletakoak edota klubek, eta Barrikan egoitza soziala duten auzo-elkarteek; betiere irabazi-asmorik gabekoak badira. Gainera, kirol kluben edota erakundeen kasuan, Bizkaiko edo Euskadiko kirol federazio bati atxikita egon beharko dute.
Beste aldetik, Udalak haurtzaindegiko bekak emango dizkie udalerrian erroldatuta dauden, eta 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten familiei, betiere 2021-2022 ikasturtean haurtzaindegira edo 2 urteko ikasgelara joan badira.
Azkenik, Udalak diru-laguntzak emango dizkie bizilekua udalerrian duten eta 2021-2022 ikasturtean euskara ikasteko ikastaroak egin dituzten pertsona fisikoei. Diru-laguntza horren helburu nagusia da euskararen erabilera herritarren artean sustatzea.
Informazio gehiago Barrikako Udaleko webgune ofizialean.