Udal hauteskundeak

Xabier Errementeria izango da EH Bilduko hautagaia Barrikako Alkatetzarako

Nahia Martinez Gondra 2023ko ots. 7a, 09:24

Xabier Errementaria, EH Bilduko hautagaia Barrikako alkatetzarako. © EH BILDU

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Barrikako EH Bilduk Xabier Errementeria hautagaia aukeratu du alkategai, 14 hautagai posibleren artean. Errementeriak 55 urte ditu, Kutxabankeko langilea da, eta 2019tik Barrikako zinegotzia da.

Herriko bost bilerakideren babesagaz, Errementeria izan da berrespenera aurkeztu den hautagai bakarra. Modu horretan, otsailaren 2tik 4ra bitartean aplikazioan egin den botazio telematikoan euren erabateko onarpena lortu du Errementeriak.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun