Egitaraua

Sanjoanak, auzokide guztien topaleku Barrikan

Iker Rincon Moreno 2023ko eka. 8a, 11:08

San Juan sua ekainaren 23an izango da, 23:00etan.

Ohi legez, udako solstizioa ospatzeko asmoz, jaia eta algara nagusi izango da hilaren 22tik aurrera Barrikan. Hala ere, aurretik ere ospakizunen usaina protagonista izango da kostaldeko herri horretan; besteak beste, ekainaren 18an, domekan, tradiziozkoa bilakatu den Argazkilaritza Rallyaren edizio berri bat egingo dute, non argazkizaleek euren irudirik politena harrapatzen saiatuko diren. Horrez gainera, bezperan, ekainaren 17an, hilaren 25era arte iraungo duen benjamin eta alebin mailako tenis txapelketari hasiera emango diote. 

Dena dela, ekainaren 22era arte itxaron beharko da «benetako» jaiari heltzeko, sanjoanetan murgiltzeko, hain zuzen. Eguen horretan, billar txapelketan aritu ondoren, 19:00etan, txupina jaurti, pregoia irakurri eta udaldian txonbo egiteko hamaika jardueraz gozatzeko aukera izango dute barrikoztarrek, eta, nola ez, udalerrira hurbilduko diren guztiek. Ondoko kutxan egitaraua topa dezakezue, baina, kontuz, behin-behinekoa da-eta! Ondo pasa! 

Ekainak 22, eguena

  • 17:00 Billar txapelketa.
  • 18:00 Pala Txapelketa partidua.
  • 19:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoia.
  • 19:30 DJ Kaktus eta diskofesta «Bihurriak gara».
  • 20:00 Sardina-jana eta sagardo-festa.

Ekainak 23, barikua

  • 18:00 Pala Txapelketa, finalerdiak.
  • 18:00 Haurrentzako zirku-tailerra. 
  • 19:00 Ikuskizuna: Bidaibizitzen.
  • 21:30 Tai Xi erakustaldia.
  • 22:00 Ikuskizuna: Labarretan.
  • 23:00 San Juan sua.
  • 23:00-02:00 Erromeria: Nonbait.

Ekainak 24, zapatua

  • 12:00-21:00 Pala Txapelketa, 3. eta 4. postuak.
  • 11:00-14:00 Puzgarriak.
  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Barrikako Aita Gotzon Abesbatzaren kontzertua.
  • 12:30 Agurra, Emakumeen Hitza dantza taldearen eskutik.
  • 14:00 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Mus Txapelketa.
  • 18:00 Monda Lironda pailazoen Desioak ikuskizuna.
  • 18:00-20:00 Pala Txapelketako finala
  • 19:30 Dantza plaza: Zuzterrak.
  • 20:00 Saiheski-jana.
  • 21:00 Gaueko VIII Padel eta Tenis txapelketa. Izen-ematea: ekainaren 15etik 20ra bitartean.
  • 21:30 Kontzertua: Harria Band.
  • 23:30 Kontzertua: La Tokokera.

Ekainak 25, domeka

  • 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka.
  • 11:00 Walking futbola, Atxutegi futbol zelaian.
  • 11:00-14:00 Sukalki Txapelketa. 
  • 11:00-15:00 Eskalada tailerra.
  • 12:00 Igel-toka Txapelketa.
  • 12:00 Eskupilota: benjamin-alebin kategoriak.
  • 12:00-14:00 Egurrezko jolas erraldoiak.
  • 12:00-14:00 Pala Txapelketako finala. 
  • 12:00 Meñakoz dantza-taldea.
  • 13:00 Barrikako Euskal Dantzak taldea Emakumeen Hitzaren eskutik.
  • 14:00 Bitsa jaia.
  • 14:30 Bendeja sari banaketa.
  • 17:30 Sukalki sari banaketa.
  • 18:00 Asier Kidam magia ikuskizuna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun