Hainbat egunez bainua debekatuta izan ostean, normaltasuna berreskuratu du Barrikako Muriola hondartzak. Joan den martitzenean, abuztuaren 29an, egindako analisiek eragin zuten erabakia, kalitatea nahikoa ez zelakoan. Orain, baina, azterketek ondorioztatu dute uraren kalitateak legedian adierazitako irizpideak betetzen dituela eta, hala, daborduko bainua librea da bertan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!